Dena prest hondartza denboraldia hasteko

0

Zerbitzu guztiak egun horretan jarriko dira martxan, eguzki-oihalak, karpak, eguzkitakoak eta aulkiak izan ezik, ekainaren 15etik irailaren 15era arte egongo baitira abian zerbitzu horiek.

Ekaineko lehenengo astean gabarroiak jarriko dira, 3 Kontxan eta beste 3 Ondarretan

Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, «azken asteetan lanean aritu gara, hondartza denboraldia hasi baino lehen hondartzei azken ukituak emateko. Mareek hondar asko jaulki zuten Kontxako arkupeen eta Ondarretako tenis-eremuaren ondoan, eta, beraz, hondeamakinen bidez hondar hori guztia behar bezala banatu da. Era berean, dutxak, iturriak eta sorospen-dorretxoak ere jarri dira, eta balizamendu berria eta buiak jartzen amaitu dugu Kontxako badian. Azken urteotan erabat berritu da balizamendu eta buia sistema, Pasaiako Itsas Kapitaintzak hala eskatuta«.

«Aurten, bai Zurriolan bai Ondarretan, igeriketa-eskolako igerilekuak instalatzeko lehiaketak hutsik geratu dira, eta, beraz, Donostiako hondartzek ez dute zerbitzu osagarri hori izango«, adierazi du Carlos Garcíak.

Garbiketa zerbitzua

Hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira.

Sorospen zerbitzua

Aurten, berrikuntza gisa, hiriko lau hondartzek (Santa Klara uhartea barne) pantaila desmuntagarriak eta zabalgarriak izango dituzte, hondartzetan egon litezkeen zaurituen intimitatea babesteko.

Ordutegia:

  • 10:30h-19:30h, ekaineko lehen hamabostaldian eta iraileko azken hamabostaldian
  • 10:30h-20:00h, ekainaren 15etik irailaren 15era

Lagundutako bainua

  • Kontxan bakarrik
  • hitzordua hartuta bakarrik, 662 387 008 telefonoan
  • ekainaren 15etik irailaren 15era
  • etenik gabe: 11:00etatik 19:30era
  • 3 aulki anfibio daude, erabili ostean desinfektatzen dira
  • makuluak ere badaude

Toldoak eta eguzkitakoak

Ekainaren 15etik irailaren 15era:

  • Kontxako hondartzan: ez dago toldo librerik
  • Ondarretako hondartza:
  • toldo 1 eskuragarri
  • 98 karpa
  • ez dago eguzkitako librerik
  • Zurriola hondartzan, 70 toldo eskuragarri

Eguneko alokairuak:

  • toldoak: 13,10€
  • Ondarretako itzalkinak: 17,50€
  • Ondarretako karpak: 21,90€
  • Kontxako aulkiak: 1€
  • Zurriolako etzaulkiak: 3,50€, eguzkitakoa badu: 8,40€

»» ALDAGELA KOLEKTIBOAK
Hiru hondartzek dute zerbitzu hori, eta ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da ekainean eta irailean, eta uztailean eta abuztuan 9:00etatik 20:30era luzatuko da.

Marmokak eta karabelak

Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere protokoloa mantenduko da eta sSorosleek bandera zuria jarriko dute.

»» ETA GAINERA…
•Zurriola hondartzan boleiboleko kantxak ditu, guztira 512 m²-ko azalerarekin.
•Kontxako arkupean 2 taberna-zerbitzu daude.
•Ondarretak bi taberna-zerbitzu ditu, terraza eta guzti, hondartzan bertan.
•Ondarretan piraguak alokatzeko zerbitzu bat egongo da.

»» INGURUMEN KUDEAKETA
Ingurumen Zuzendaritzaren ItsaSOS programaren barruan, hondartzetan EZ ERRETZEA gomendatzen da, bai osasuna babesteko neurri gisa, bai garbiketa-neurri gisa, zigarrokinak hondarretan lurperatuta gera ez daitezen.
Mareen eta olatuen ondorioz itsasoan buka dezaketen hondakinak hondartzan ez uztea eskatuko da, eta gomendio hori are gehiago azpimarratuko da hondartzetan egiten diren kultura-jaialdietan, hala nola Jazzaldian edo Aste Nagusian.
Astero bainatzeko uraren osasun-kontrolak egingo dira.
Donostiako hondartzek hiru ingurumen-zigilu dituzte, kalitatea egiaztatzeko: ISO 14001 kalitate-ziurtagiria, 2021eko abuztuan lortua; EMAS II Europako ziurtagiria, 2003an lortua; eta ECOPLAYAS ingurumen-bandera, iaz Hondartzen Nazioarteko XXII. Kongresuan berretsi zena. Bandera urdina nahita ez dugu eskatu, ziurtagiri zorrotzagoen araberako hiru bandera horiek lortu ditugulako.

GOGOAN IZAN: hondartza-denboraldia hasten denetik hura amaitu arte, DEBEKATUTA dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea.