4 filmek osatuko dute Aire Zabaleko Zinema zikloaren programazioa

0
binary comment

Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen Aire Zabaleko Zinema Zikloaren udako programazioa lau filmek osatzen dute.

Juantxo Marrero Ekologia zinegotziak adierazi duenez, «Bidean izenburua aukeratu dugu erakargarri gisa herritarrak parke batean aire zabaleko zine-emanaldi on batez gozatzera erakartzeko, uda giroan gaua eta zinema partekatuz», adierazi du Marrerok. «Oraingo honetan, Fermin Muguruzaren La Strada de Fellini, El viaje de Chihiro, Un Paseo por el bosque edo Bidasoa bezalako filmez gozatu ahal izango da«.

Lehenengo edizioak Cristina Enean egin ziren, eta bi urteko etenaldia ere egon zen Covid krisiaren ondorioz; hala ere, 2022tik aurrera, Aire Zabaleko Udako zikloa hiriko beste parke batzuetara zabaldu da. Horrela, Egia, Amara, Bidebieta eta Altzako bizilagunek proiekzio hauetaz aire zabalean gozatzeko aukera izango dute, hiriko beste auzo batzuetatik donostiarrak hurbildu eta zinemaz gozatzeko aukera izango dutelarik.

Proiekzioak Cristina Enea, Araba, Salvador Allende eta Altzako Harria parkeetan izango dira. Cristina Enea Fundazioaren udako aire zabaleko zinema zikloa ekainaren 28an hasiko da, eta uztailaren 19ra arte luzatuko da, honako programazioarekin:

· Ekainak 28, ostirala, 22:30ean, Kristina Enea parkean (Egia): La strada (Federico Fellini, 1954. 103. min. Gaztelania)

· Uztailaren 5ean, ostirala, 22:30ean, Araba parkean (Amara): Chihiroren bidaia (Hayao Miyazaki, 2001. 124 min. Euskara)

· Uztailaren 12an, ostirala, 22:30ean, Harria parkean (Altza): Ibilaldia basoan zehar (Ken Kwapis, 2015. 98 min. Gaztelania)

· Uztailak 19, ostirala, 22:30ean, Salvador Allende parkean (Bidebieta): Bidasoa 2018-2023 (Fermin Muguruza, 2023. 71 min. Euskara)