Barakaldoko Udalak pantaila erraldoi bat jarriko du BECeko zabalgunean, Eurokopako finala familia eta lagunen artean ikusteko aukera eskaintzeko. Hala, igandean, 21:00etatik aurrera, BEC gunea Espainiako selekzioa Europako txapelketako azken partidan ikusi nahi duten futbolzaleentzako topagune bihurtuko da.
Gune hau beste jai agertoki bat bihurtuko da, izan ere, larunbat honetan bertan, hilak 13, hasiko dira Karmenak. Futbolaren ordez Karmenaken jai-egutegiaz gozatzea erabakitzen dutenek Raffaella Carráren omenezko ikuskizuna aukeratu ahal izango dute, Tutto Carra taldearen eskutik, Los Hermanos parkean (21.00etan); herriko dantza taldeen ohiko dantza erakustaldia Herriko Plazan (22.00etan), eta karaokea txosnen gunean (23.00etan).