Athletic, Toulousera bidean Amos French Cup txapelketa jokatzeko

0

David Aznarrek 23 jokalari deitu ditu Txapeldunen Ligako hurrengo edizioan egongo diren taldeen aurka lehiatzeko

David Aznar Athletic Clubeko entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu aste honetan Toulousen jokatuko den Amos French Cup txapelketarako. Lehoiek bihar, osteguna, jokatuko dute Paris FC taldearen aurka Ernest Wallon Estadioan 21:00etan. Partida horren emaitzen arabera, finala edo hirugarren eta laugarren posturako neurketa jokatuko dute AS Roma edo PSV Eindhovenen aurka, igandean, hilaren 25ean.

Talde italiarrak liga irabazi zuen, eta talde paristarrak eta holandarrak hirugarren postuan bukatu zuten. Horrela, aurkari guztiak sailkatuta daude denboraldi honetan Txapeldunen Liga jokatzeko. Beraz, lehoiek euren gaitasuna neurtuko dute Ligako debuta egiteko bi aste falta direnean.

AMOS French Cup txapelketa honen zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, non urtero Europako talderik onenak biltzen diren: Paris Saint Germain, Olympique Lyon, Bayern Munich, Arsenal, Manchester United, Chelsea… FC Barcelona 2022ko edizioan gonbidatu zuten eta Atletico de Madridek joan den udan parte hartu zuen. Orain Athletic Cluben txanda da.

Partidak Ipar Euskal Herritik eta Frantziatik jarraitu ahal izango dira L’Equipe Live, web eta app bidez.

David Aznarren deialdia:

Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Oguiza, Nahikari, Itxaso, Sanadri, Mariana, Azkona, Gara, L. Baños, Pinedo, Nerea Nevado, Elexpuru, Bibi, P. Zugasti eta Miranda. Zerrendan daude ere filialeko ondorengo jokalariak: Estefa, Claudia Fernandez, Vilariño, Agote, eta Laida Balerdi.