Irailaren 8an, Ander Murua Txintxurretak bere debuta egingo du pilotari profesionalekin. Asperen elastikoa jantziko du hain zuzen ere Arrasate bere jaioterriko pilotalekuan.
Caixabank Masterseko zazpigarren jardunaldian hartuko du parte Tolosarekin bikotea osatuta eta Egiguren V.a eta Bikuña izango dituzte aurkari.
23 urte ditu Muruak eta hainbat txapel irabazi ditu aurten: Goñi Memoriala, Bergara Hiria txapelketa, Euskal Herriko txapelketa eta Errege Kopa, besteak beste.