Hasi dira Tafallako Suhiltzaileen Parke berria egiteko lanak, inguruko 30.000 biztanleri baino gehiagori zerbitzua emango diena

0

Amparo López Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak Tafallako suhiltzaileen eskualdeko parke berria eraikitzeko lanak hasi diren gunea bisitatu du gaur. Nabarmendu duenez, “instalazio horrek izaera estrategikoa du Nafarroa osoan larrialdiari aurre egiteko, bai geolokalizazioagatik, bai funtzionaltasunagatik, eta erreferentzia bat da komunitateko etorkizuneko parkeentzat”. Era berean, adierazi duenez, “parke horrek inguruko 24 udalerri eta kontzejuetako 30.000 biztanleri baino gehiagori emango die zerbitzua”.