Gaur, asteazkena, Dulantzin, 18:30etik aurrera, Athleticek CA Osasunaren aurka neurtuko ditu indarrak EH Kopako finalerdian
Atseden hartzeko astirik gabe, Toulouseko Amos French Cup-aren ondoren, denboraldiaurreak aurrera darrai lehoientzat EH Koparekin Araban. David Aznar Athleticeko entrenatzaileak 21 jokalari deitu ditu txapelketa honetako finalerdirako. Zuri-gorriek bihar, asteazkena, jokatuko dute CA Osasunaren aurka Dulantzin, 18:30ean, eta partidaren emaitzaren arabera, finala jokatuko dute, irailaren 1ean, igandea, 16:00etan, Realaren aurka, edo hirugarren eta laugarren posturako neurka, SD Eibarren aurka, abuztuaren 31n, larunbata, lekua eta ordua zehazteke.
David Aznarren deialdia:
Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Oguiza, Itxaso, Sanadri, Mariana, Azkona, Gara, L. Baños, Pinedo, Nerea Nevado, Elexpuru, Bibi, P. Zugasti. Zerrendan sartu dira ere filialeko ondorengo jokalariak: Silvia Perez, Estefa, Claudia Fernandez, Vilariño, Agote eta Laida Balerdi. Nahikari, aurrez lesionatuta zeuden Landaluze eta Mirandaz gain, kanpoan geratu da koadrizepseko gainkargagatik.