Joan Jordan, talentua eta esperientzia Alavesen zelai erdirako

0

Deportivo Alavesek akordioa lortu du Sevillarekin Joan Jordan Gasteizko taldera utzita heltzeko 2025eko ekainera arte. Erdilari kataluniarra LALIGA EA SPORTS-eko azken denboraldietako jokalari kontrastatuenetako bat izan da.

Joan Jordan Moreno (Regencos, Girona, 1994ko uztailaren 6a) Espanyoleko harrobian hasi zuen bere futbol ibilbidea. Klub horretan progresio meteorikoa egin zuen 20 urterekin Lehen Mailan debuta egin arte. Klub perikitoko lehen taldeko parte izan ondoren, 2016/17 denboraldian Valladoliden jokatu zuen utzita, zilarrezko mailan 37 neurketa jokatuz eta 3 gol sartuz. Jose Zorrillan izandako zenbakiek, Eibarren dei bat ekarri zioten eta talde armaginean behin betiko eztanda egin zuen.

Ipuruan jokaturiko bi denboraldietan, Joan Jordanek maila ikusgarria erakutsi zuen, guztira 75 norgehiagoka jokatuz eta 10 gol eta 8 asistentzia erdietsiz. 2019ko udan, erdilaria Sevillara joan zen.

Antolatzailea, erasoko jokoan moldakorra eta baloi-kolpe bikain batekin, talde hispaniarrean eman dituen bost denboraldietan Jordanek 198 neurketa jokatu ditu, 7 gol sartuz eta 14 asistentzia banatuz. Horrez gain, 21 lehia jokatu ditu Txapeldunen Ligan eta 18 Europa League-n, azken txapeleketa hau birritan irabaziz (2020an eta 2023an). Bi tituluek, Europako bi Superkopa jokatzera eraman zuten Deportivo Alaveseko jokalari berria.

Joan Jordanek talentua eta esperientzia ekarriko du zelai erdira, eta berehala sartuko da diziplina urdin-zurian.