Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak MONDRAGON Korporazioaren proiektua bisitatu du taldearen egoitza nagusian, Arrasaten (Gipuzkoa). Bertan hainbat instalazio batzen dira, unibertsitate propio batetik (Mondragon Unibertsitatea), enplegurako BGAE bat (LagunAro), jarduera berriak sustatzeko zentro bat, banku-erakunde bat (Laboral Kutxa), I+Gko 12 zentro eta industria- eta banaketa-negozio ugari.