Santa Klara komentuko kapera zaharberrituko da

0

Aste honetan bertan hasi dira Santa Klara komentuko kanpoaldean dagoen hilerrian egin beharreko kontserbazio lanak. Lan hauen baitan, hilerriaren gunean dagoen kapera zaharberrituko da.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Obren zinegotziak jakinarazi duenez, “uste dugu azpiegitura hau etorkizunean Santa Klaran ezarriko den Udal liburutegi berriaren osagarri bikaina izan daitekela. Leku aproposa izan daiteke zarauztarrek bertan liburuak hartu, utzi eta elkar trukatzeko, Amalur parkean ere irakurzaletasuna sustatzeko”.

TEUSA enpresari esleitu zaizkio lanak eta aurrekontua 48.222,75 eurokoa (BEZ barne) izango da eta, obraren luzapenari dagokionez, amaitzeko epea sei astekoa izango da.