Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak Industriaren Mahaiaren beste saio bat zuzendu du gaur goizean. Mahai hori Foru Gobernuaren eta sektoreko eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza-organoa da, eta, bertan, “Komunitatea industria-iraultza berri baten aurrean dago”, nabarmendu du. Izan ere, “aldaketa sakon orok bezala, ausardia, ahalegina eta egungo beharrak begirada estrategikoenarekin eta etorkizuneko plangintzarekin orekatzen jakitea eskatzen du”, gehitu du.