“Euskara erdi erdian dagoen ezaugarri bat da guretzat” Imanol Esnaola, GISLAN

0

Lurraldearen gaineko analisian atzemandako gabezia bat izan zen GISLANen sorreraren abiapuntu. Eta enpresaren sorreratik abiatu dugu Indeus Elkarrizketa hau Imanol Esnaola, kooperatibaren zuzendariarekin: datuen prozesamendua, soluzio teknologikoak, adimen espaziala eta euskara izan ditugu hizpide.

Lurraldearen gaineko informazioaren prozesamenduan bide luzea egin du GISLANek eta orain bezeroari datuen gaineko soluzioak ematean espezializatu dira: “GISLANen bilakaeran beti datuekin lan egin dugu eta gaur egun datuen zientziarekin lan egiten dugu, hau da, datuen zientziako prozesuak aplikatzen ditugu bezeroari datuen alorrean behar duena emateko.”

Hizkuntzari buruz hitz egiterakoan esan digu “Euskara guretzat, erdi erdian dagoen ezaugarri bat da. Euskaraz lan egiten dugu eta euskaraz lan egin dugu sortze beretik. Gure konpromisoa horretan bai irmoa dela, hau da, bezero euskaldunari behar duen teknologia euskaraz lan egiteko moduan jartzea.”

GISLAN Industriaren Plataformako kide da 2023.urtetik eta hau da INDEUSi buruz Imanol Esnaolak egin duen gogoeta: “elkarrekin egotea, elkarri entzutea, bakoitza non dabilen, zertan dabilen eta elkarri laguntzeko aukera izateak nolabait ere ematen dizula halako indar bat.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera eman eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.