Osasun Departamentua aurreratzen ari da 2030erako Nafarroako Osasun Plana

0
PROCESO PARTICIPATIVO_PLAN DE SALUD NAVARRA 2024

Osasun Departamentua jada prestatzen ari da 2030erako Nafarroako Osasun Plana, eta, horretarako, sektore eta kolektibo desberdinetako profesionalen ekarpenak biltzen hasi da, parte hartzeko prozesu batean. Era horretan, web orrialde bat prestatu da, eta, bertan, aipatu plana egiteko eta onartzeko prozesura sar daiteke. Online gune horretan, prozesuan dagoen Osasun Planari eta 2014-2020 Osasun Planaren ebaluazioari buruzko informazioa jasotzen da. Halaber, parte hartzeko espazio publikoak irekitzen joango dira, lehen zirriborroa definitu eta gero. Osasun Plan berria 2025. urtearen erdi alderako amaitzea aurreikusten da.