Valentzia eta Gaztela-Mantxari elkartasun eta babes komunikatua

0

Udalak doluminak, elkartasuna eta babesa erakutsi die azken orduko «Dana»-ren biktima guztiei

Donostiako Udalak bere dolumin beroena helarazi nahi die Valentzia eta Gaztela Mantxako erkidegoei, Valentzia, Castellón, Alicante eta Albaceteko hiritarrek azken orduetan bizi izan duten egoera dela-eta. “Dana” batek botizki jo du eta hainbat kalte pertsonal eta material eragin ditu.

Era berean, bere babesa adierazi nahi die egoerak eragindako hildako eta desagertutako pertsonak dituzten familia guztiei, euren etxebizitzatan, saltokitan eta enpresatan kaletak jasan dituztenei, eta eguneroko bizitza kaltetua ikusi dituzten udalerri guztiei.

Halaber, kaltetutako udalerri guztiei laguntza eta elkarlana adierazi nahi die, ahal den neurrian euren kale eta azpiegituretako kalteak konpontzen laguntzeko.