SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da

0

PRUEBA

Europako Batzordearen DG Grow zuzendaritzak antolatutako ekitaldi hau, ETEentzako Europako garrantzitsuena, Bilbon egin zen iaz.

SME Assembly, ETEen Europako Batzarra, Budapesten egiten ari da aurten. Europako enpresa txiki eta ertainentzako topaketarik garrantzitsuena da, eta urtean behin egiten da Europako Batzordearen presidentzia duen herrialdean, kasu honetan Hungarian.

SMEs: Shaping Europe ‘s Future – Enpresa txiki eta ertainak: Europaren etorkizuna eratzen da aurtengo leloa. Europar Batasuneko enpresa txiki eta ertainentzako politiken etorkizunerako funtsezkoak diren gaiak eztabaidatzen dituzten saio ugari ditu topaketak: jasangarritasuna, autonomia estrategikoa, nazioarteko merkataritza, finantzaketa edota erregulazioa.

Schumpeter Lecture ekitaldiak eman zion hasiera atzo SME Assembly 2024ri, Johan Wiklund irakaslearen eskutik, Schumpeter Innovation in Enterprise 2024 hitzaldiarekin. Gaur, inaugurazio ofizialaren eta programak aurreikusten dituen saio ugarien ondoren, enpresa sustapenerako Europako EEPA sarien banaketa ekitaldia egingo da.

SPRI ekitaldian parte hartzen ari da, antolatzaileen gonbidatuta, iazko SME Assemblyren koordinatzaile izan ondoren.

#SMEAssembly2024

#EEPA2024