Ioseba Andoni Terreros, Gordexolako XXXI. San Andres eta Inmaculada Azokan

0

PRUEBA

Enkarterriko V. Asto Lehiaketa

Ioseba Andoni Terreros ,Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari, Gordexolako (Bizkaia) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisautza Azokan izan da gaur. Goizeko bederatzietatik ehunka lagunek bisitatu dute erakusketa eta eskualdean egindako hainbat produktu erosi dituzte.

Udal pilotalekuaren atzealdea frisiar arrazako abereen, Enkarterriko astoen eta beste animalia batzuen erakusketa gune izan da. Abere lehiaketa eta erakustaldiez gain, euskal artzain txakurren erakustaldia egin da azoka-esparruko zelaietan.