PRUEBA
Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak haurrentzat gozagarri izango den egitarau oparoa antolatu dute urte amaierarako. Aurtengoa, Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren XLII. edizioa izango da eta abenduaren 21etik urtarrilaren 3ra luzatuko da.
Hauek izango dira Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren baitan antolatuko diren ekimenak:
– Abenduak 21, larunbata -> Haur jolasak eta txistorrada Musika Plazan.
– Abenduak 27 eta 28*, ostirala eta larunbata -> Gabonetako Haur Parkea irekiko da Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, gaztelu puzgarriak (0-7 urte) eta jolasak frontoian (8-12 urte) izango dira.
- * Abenduaren 26an dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko da parkea, 16:30etik 19:0etara.
– Abenduak 30, astelehena -> Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldi berriaren bi saio izango dira Aritzbatalde kiroldegian, 16:00etan eta 18:30ean.
- Sarrerak abenduaren 16tik aurrera jarriko dira salgai Andatza kafetegian. Sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldiaren egunean kiroldegiko leihatilan 15:00etatik aurrera salgai izango dira. (Sarreren inguruko informazio gehiago -> haurkulturtaldea@gmail.com).
– Urtarrilak 2, osteguna -> Ur jolasak Aritzbatalde kiroldegian.
- * Haurrak laguntzarik beharko balu ekintza honetarako jarri harremanetan antolatzaileekin (haurkulturtaldea@gmail.com).
– Urtarrilak 2 eta 3, osteguna eta ostirala -> Txu-Txu trena kalez kale (11:00-13:30 eta 16:30-19:00).