PRUEBA
Japoniako 30 enpresa baino gehiagok parte hartu zuten azaroaren 27an egin zen “Electrification – Basque Automotive parts manufacturers” webinarrean, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) ACICAE Automozioaren Euskal Klusterrarekin lankidetzan antolatutakoa. Jardunaldiaren helburu nagusia Euskadi eskualde berritzaile eta Europako automozio-industriako lider gisa kokatzea izan zen, euskal industriaren gaitasun teknologikoak eta industrialak sektoreko eragile japoniar nagusien aurrean nabarmenduz.
JETRO -XXXXXXX-, JAPIA -Japoniako Automozio Hornitzaileen Elkartea- eta Tokioko Merkataritza Ganberaren laguntzarekin, webinarrak lehen mailako fabrikatzaile eta hornitzaile japoniarrak bildu zituen, eta, horri esker, euskal enpresei merkatu estrategiko honetan duten presentzia indartzea ahalbiderati zien.
Ekitaldian, Moe Katok, BasqueTradek Japonian duen bulegoko zuzendariak, Euskadiko industriaren deskribapen orokorra aurkeztu zuen, euskal automozio sektorearen indarguneak eta berrikuntzan lider izateko duen gaitasuna nabarmenduz. Ondoren, Raquel Piñan ACICAE Euskadiko Nazioartekotze Zuzendariak Euskadiko automozio estrategia azaldu zuen, sektorearen ikuspegi orokorra, ezaugarriak eta etorkizuneko mugikortasunean erreferente gisa kokatzen duten I+G gaitasunak eskainiz.
Webinarrak aukera eman zien euskal enpresei elektrifikazioan eta soluzio berritzaileetan dituzten garapen teknologikoak erakusteko. Parte hartu zuten enpresen artean, Cikautxo Group, mugikortasun berriko ibilgailuentzako fluidoen bidezko mugikortasunerako soluzioak aurkeztu zituen, Fagor Ederlan Group, NX Technologies, PMG Polmetasa eta RPK Group, motor elektrikoetan, inbertitzaileetan eta bateriak kudeatzeko sistemetan (BMS) aurrerapenak erakutsi zituzten, eta CIE Automotive, Industrias GOL eta Teknia, automobilgintzarako egiturazko soluzio arinak nabarmendu zituzten.