Berdintasunaren aldeko Berdinna Sariaren zortzigarren ediziorako hautagaiak aurkezteko deia egin die Nafarroako Gobernuak herritarrei eta erakundeei

0

PRUEBA

Nafarroako Gobernuak Berdinna 2025 sarirako hautagaiak aurkezteko deia egin die gaur herritarrei eta erakundeei. Sari horren helburua da Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonen edo erakundeen jarduna nabarmentzea eta jendaurrean aitortzea. Sari honen zortzigarren ediziorako proposamenak ostiral honetatik, abenduaren 6tik, hilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu den sariaren deialdian agertzen denez.