GH Cranes&Components Beasainen dago, Gipuzkoan, eta munduko liderretako bat da garabien eta altxatzeko sistemen fabrikazioan. 66 urteko historia eta 1.000 enplegatu baino gehiago ditu. Produktuen digitalizazioan eta automatizazioan murgilduta dago. Orain, mundu osoan aplikatzeko garabientzako komunikazio-protokolo espezifikoa garatzen ari da. SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.
Enpresa 1958an sortu zen Beasainen, egun dagoen lekutik gertu, lau anaiaren ekimenez. Garai hartan, ekipo elektrikoak eta irratiak konpontzen zituzten eta garbigailuak eta motokultoreak fabrikatu.
“Estatuan hazten hasi ziren eta polipastoen (garabiak altxatzeko duen mekanismoa, zati nagusia), garabien eta altxatzeko sistemen negozioan zentratu ziren”, azaldu du Eneko Ariznabarreta Ingeniaritzako eta I+G+b-ko zuzendariak.
90eko hamarkadan, nazioartekotzen hasi zen; lehenik Frantzian, eta, gero, Mexikon, AEBn, Brasilen, Tailandian, Polonian edo Arabiar Emirerri Batuetan. Egun, enpresak 10 ekoizpen-fabrika ditu mundu osoan eta 70 herrialdetan dago filial propioen eta banatzaileen bitartez. Ezaugarri nagusietako bat da bere ekipoen osagarri nagusiak fabrikatzen dituela, “motor elektrikoak barne”.
GH Cranesek hainbat negozio-lerro ditu. Hots; garabi estandarrak, edozein nabe industrialetan ikusten direnak; garabi bereziak edo prozesukoak, zorrotzagoak, siderurgian, fundizioetan, hiriko hondakin solidoetan eta abarretan erabiltzen direnak; garabien osagarriak eta sistema mugikorrak; portiko automotorrak kirol-portuetarako edo “barrutik kanpora edo kanpoan karga astunak manipulatu behar diren” industria-sektoreetarako; eta garabien “Ex Solutions” eta osagarriak leherketak egin daitezkeen inguruneetarako, esaterako, kimikako fabriketarako, pintura-kabinetarako findegietarako, etab. “Garabi kritikoak dira. Ezin da istripurik egon”.
Gainera, Service negozio-unitatea da langile gehien enplegatzen dituena, eta garabiak mantentzeko eta erreformatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. “Urte batzuk daramatzagu dagoeneko GH RealTime eskaintzen, mantentze-lan prediktiboetara eta ekoizpena optimizatzera bideratutako zerbitzu digitalak, monitorizazioan eta Big Datan oinarrituta”.
Produktuak saltzen dizkiete industriari oro har garabi estandarren kasuan, eta siderurgiei, energiei, hiri hondakin solidoekin aritzen direnei, hormigoizko prefabrikatuei, meatzaritzari eta obra handietako enpresei, esaterako metroko obrak egiten dituztenei, zerbitzu espezifikoen kasuan.
Urteko fakturazioa 220 milioi
1.060 langile baino gehiago ditu, eta urteko fakturazioa 220 milioi euro ingurukoa da. Negozioaren % 70 esportazioei dagokie orain. I+Gn inbertsio handia egiten du, 4,5 milioi euro urtean, hau da, diru-sarreren % 2.
Enpresa altxatzeko sistemak automatizatzen ari da orain, “modu automatikoan edo erdi-automatikoan funtziona dezaten % 100ean. Objektuak hautemateko eta automatikoki erabiltzeko ikusmen artifizialeko sistemak ere sartzen dira horren barruan. Eta ez bada bideragarria erabat automatizatzea, langileei laguntzeko sistema aurreratuak garatzen ditugu, fabrikaren produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko. Automobilgintzan erabiltzen den ADAS sistemaren antzekoa”
Sentsore soil baten bidez, balantzaren aurkako sistema adimendunak ezartzen dituzte garabietan, kargarekin automatikoki lerratzeko sistemak, higidura parabolikoaren arriskua desagerrarazteko sistemak, etab. I+Gko beste jarduketa-lerroetako bat da garabiak digitalizatzea, “guztientzako irisgarria izanik, soilenentzat zein konplexuenentzat. Duela urte batzuetatik GH Realtime planak eskaintzen ditugu, garabiaren digitalizazioan oinarritutako mantentze-lanen zerbitzu digitalak”.
SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programatik jasotako dirulaguntza eskarien aurreikuspenera bideratuta, “CRMko gure informazioan oinarrituta eta adimen artifizialaren bidez. Hala, ekoizpenaren eta lehengaien kudeaketa hobetu dezakegu. Amaituta dago dagoeneko eta aplikatzeko fasean gaude. Aurreikuspenean fidagarritasun handia lortu dugu”.
Erronka da nazioartekotzearekin jarraitzea eta hainbat merkatu arakatzea, hala nola AEB, ekoizpen-fabrika berri bat eraikitzen ari baitira bertan. “Eta garabien automatizazioarekin eta digitalizazioarekin jarraitzea, gure bezeroei balio erantsia emateko, gure soluzioen efizientzia energetikoa alde batera utzi gabe”.
GH Cranesek unitate bat du startupekin lankidetzan aritzeko, GH Startup Factory, eta bere helburua da azken teknologia modu azkar eta errazean integratzea. “BIND programan hartzen dugu parte. Eta zibersegurtasunari dagokionez, startup batekin ari gara lankidetzan GHn diseinatu eta fabrikatzen ditugun garabiak monitorizatzeko ekipo elektronikoen babes-maila handitzeko”.
Garabia industriako ekipoen ingurunean integratzea eta beste makina batzuekin komunikatzea nahi dute. “Mundu osoan aplikatzeko garabientzako komunikazio-protokolo espezifikoa garatzen ari gara”.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.