Donostiako Musika eta Dantza Eskolak musikaz beteko du Donostiako Gabonetako Azoka

0

Donostiako Gabonetako Azokaren agenda interesgarria osatzen duten bi kontzertu eskainiko ditu Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola Donostiako Gabonetako Azokan egongo da, abenduaren 16an eta 18an bi kontzertu eskainiko ditu, Gabonetako ekitaldien programazioarekin bat eginez. Kontzertu horiei esker, bisitariek hainbat adinetako ikasleen musika emanaldiez gozatu ahal izango dute; izan ere, ikasleek hiruhilekoan zehar lan egin dute pieza horietan.

Aurten, Donostiako Gabonetako Azokak, Europa erdialdeko tradizioetan inspiratuta, ibilbide berezia eskaintzen du, Frantzia pasealekutik Santa Katalina plazaraino. Gabonetako postuak, dekoratuak eta sasoiko produktuez beteak izateaz gain, zuzeneko musika Gabonetako esperientziaren zati garrantzitsua izango da.

Kontzertuen programazioa

  • Abenduaren 16an, 19:00etan: «Plus Brass Band»-a Urumea pasealekuan ibiliko da, 8 eta 12 urte bitarteko 50 bat ikaslerekin. New Orleanseko taldeen estiloan, adin guztientzako pieza bizi eta eskuragarriak interpretatuko dituzte.
  • Abenduaren 18an, 19:00etan: Iglú agertokian, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako «Klarinete Ensemble Gazte» eta «Klarinete Ensemble Txiki» izango dira gabonetako emanaldia eskaintzen. Maite Etxepare eta Ana Huarte irakasleen zuzendaritzapean, klarinete jotzaile gazteek jai errepertorioa interpretatuko dute.

Musika jarduera hauek merkatuko Gabonetako giroa aberastu nahi dute, Eguberriez familian eta alaitasunez beteriko ingurune batean gozatzeko aukera berezia eskainiz.

Donostiako Gabonetako Azokari eta bere jarduerei buruzko xehetasuak.