Foru Komunitateko larrialdi-zerbitzuek lanean jarraitzen dute Noainen (Elortzibar) astelehen arratsaldean izandako gas-leherketaren ondoren normaltasuna berreskuratzeko. 250 pertsona etxetik atera eta beste bederatzi ospitalera eraman behar izan ziren.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria den Amparo Lopezek nabarmendu ditu “atzo Noainen esku hartutako larrialdi-zerbitzu eta operatibo guztien koordinazioa eta lana”.