Jesus Carrera fusilatua izan zenetik 80. urteurrena dela eta zenbait ekitaldi antolatu dira

0

Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.  Honen harira bi hitzordu hauek antolatu dira Udaletik.

Urtarrilak 16 osteguna

  • 11:00tan, lore eskaintza egingo da Hondarribiko hilerrian.
  • 19:00tan, hitzaldia Kultur etxean. ‘Jesus Carrera Olascoaga, 1911-1945. 80 urteko oroimenaren atzetik’.

Urtarrilak 17 ostirala

  • «Hondarribiko Gorria» dokumentalaren emanaldia Itsas Etxea Auditoriumean. 18:30ean gazteleraz emitituko da eta 20:00tan euskaraz.