Energiaren, I+G+bren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Energia Komunitateen III. Topaketa antolatu du: Jasangarritasunerako eta parte-hartze aktiborako gunea

0

Ekitaldiaren helburua izan da jasangarritasunean eta tokiko baliabideen erabilera eraginkorrean oinarritutako energia kultura berri baten alde lan egiten duten pertsonak eta ekimenak konektatzea, inspiratzea eta ahalduntzea. Jardunaldiak gutxienez 25 energia komunitatetako 80 parte-hartzaile eta ordezkari baino gehiago hartu ditu Reyno de Artajona Espazio Eszenikoan, non trantsizio ekologikoaren esparruan parte hartze sozialeko esperientziak eta dinamikak partekatu diren.