Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak gaur arratsaldean nabarmendu du “Euskadiko landaren eta hainbat jaiegunen arteko lotura estua, KM 0ko merkatuak eta azokak sustatzeko balio duena”. Sailburuak BBK-Kutxabank Fundazioaren “Santo Tomas 2024” sarien banaketan parte hartu du gaur arratsaldean Bilbon, eta “Emakume ekoizlea” kategoriako saria eman dio Bidane Baskarani.
“Euskadiko lehen sektorean jai asko ospatzen ditugu, bereziki Santo Tomas, eta hemendik egun batzuetara San Blas”, aipatu du sailburuak anekdota gisa, ekitaldiaren hasieran.
“Jai horien barruan merkatuak, azokak, festak eta ekintza solidarioak egiten dira, eta guztiek baserrietako, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietako gure produktuak sustatzeko eta merkaturatzeko balio izaten dute. Gaur joan den abenduaren 21ean egindako Santo Tomas azokako 15 sariak banatuko ditugu. Bizkaiko landan eta baserrietan ekoizten dutenen lanaren aitorpena dira, gure tradizioari eta kulturari adierazitako babesa, eta espero dugu jarduera berritzaileak ere izatea, edo, beste era batera esanda, gazte gehiagok apustu egitea euren adinekoei erreleboa hartzeko eta haien lekua hartzeko lan zoragarri horretan”, adierazi du sailburuak.
Amaia Barredok Bisubi Fundazioa zoriondu bere “babarrun jan solidarioagatik”, bai eta gainerako pertsona eta erakunde saridunak ere: Jonatan Saratxaga, Miguel Ángel Crespo; Jose Antonio Bilbao; Itziar Etxebarria, Xabier Aretxabaleta, Oihane Ojanguren, David Torre, Fernando Lapazaran, Iker Villasana, Gorka eta Ibai Muniozguren, Aitor Uribe, Iñigo Muñecas, Aspanovas, Alicia Fernándezek ordezkatua, Gregorio Ybarra Elkartea, Susana Chávarrirekin; Koop SF34, Georges Belinga eta Matar Kanerekin; Norai elkartea eta Miguel Ángel Esnaola, Iker Villasana, Andoni Aretxabaleta, Bidane Baskaran eta Enedina Madariaga.