Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak eta Adolfo Morais sailburuordeak Kataluniako Parlamentuko presidentea hartu dute gaur CICenergiGUNEren eta Basquevolten instalazioetan. Bisitan, sailburuak Kataluniako Parlamentuko ordezkaritzari Euskadiko zientzia eta berrikuntza ekosistema aurreratua aurkeztu die.
Jardunaldia CICenergiGUNEn zehar egindako ibilaldiarekin hasi da. Energiako ikerketaren arloan erreferentziazko zentroa da CICenergiGUNE, eta bertako zuzendari nagusiak zentroan garatzen ari diren proiektu berritzaileak eta erabiltzen dituzten azpiegitura aurreratuak azaldu ditu. Ondoren, Kataluniako Parlamentuko ordezkaritzak Basquevolt-en instalazioak bisitatu ditu, eta bertatik bertara ezagutu ditu enpresaren ekimenak. Izan ere, enpresa funtsezkoa da energiaren sektorean teknologia berriak bultzatzeko.
Topaketa horrek Euskadiko eta Kataluniako erakundeen arteko lankidetza eta jakintza-trukea indartzen du, zientzia eta berrikuntza garapen ekonomiko eta teknologikorako funtsezko eragile gisa hartuta.