Fernandezek, azken urteotan Bilbo-Basurtuko ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko zerbitzuburu izan denak, 30 urtetik gorako esperientzia du kudeaketa eta arreta medikoan
Gemma Fernández Peñalba medikua Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerente izendatu dute. Orain arte, Bilbo-Basurtu ESIko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko (KSU) Zerbitzu Medikoko burua izan da Fernández, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du kudeaketa medikoan eta arreta medikoan.
Medikuntzan lizentziaduna UPV/EHUn, Familia eta Komunitateko Medikuntzako egoiliarraldia 1990ean hasi zuen, Txagorritxu Ospitalean. Hantxe hasi zuen bere ibilbide profesionala, Larrialdietako Zerbitzuko mediku adjuntu gisa.
2000. urtean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian sartu zen, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Zuzendariordetzan. Han, e-Osabide, Osakidetzaren historia kliniko elektronikoa, diseinatzeko eta ezartzeko arduradun estrategikoa izan zen.
Geroago, 2004an, Basurtuko Ospitaleko Kudeaketa Sanitarioko Unitatean mediku adjuntu aritu, 2009ra arte. Ondoren, Ospitaleko zuzendariorde medikoa izan zen 5 urtez, eta ardura postu horretatik bizi izan zuen Bilbo-Basurtuko ESIa eratzea ekarri zuen antolamendu sanitarioa egokitzeko prozesua.
Kudeaketa zereginean ibilbide luzea daukanez gero, esperientzia eta ezagutza horrekin, Gemmak ekarpen handia egingo dio Barrualde-Galdakaoko ESIari. Fernández: «Niretzat erronka pertsonala eta profesionala da, eta aurrerapausoa Osakidetzarekiko nire konpromisoan.»