Alfaro lehendakariordeak adierazi duenez Nafarroa «erreferentziazko komunitatea» da etxebizitzen birgaitzearen arloan

0
MIGUEL OSES

Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak adierazi duenez, Nafarroa «Estatu mailan erreferentzia den komunitea da etxebizitza birgaitzearen arloan, ez bakarrik birgaitze horren kalitateagatik, baita zeregin horretarako erabiltzen diren funtsen kudeaketa egokiagatik ere». Nasuvinsa enpresa publikoak antolatutako Biziberri Nafarroa Birgaitu Foroaren irekiera ekitaldian egin du. Bertan, adituak, erakundeetako ordezkariak eta sektoreko eragileak bildu dira.