Martxoaren 8ko kanpainan emakumeen ahotsa eta presentzia aldarrikatuko ditu Bilbok

0

“Guztion Ahotsa. Para nombrar, ser, estar” lelopean, beren esperientzia, jakintza eta errealitateetatik zeinek bere espazioan berdintasunean aurrera egiten laguntzen duten emakumeen balioa nabarmendu gura du Udalak. Era berean, arreta jartzen du zenbait emakumek entzunak izateko, ikusgai izateko eta beren gizarte-errealitatean eragiteko dauzkaten zailtasunetan.Horregatik, datorren martxoaren 8an, funtsezkoa da gogoratzea Bilboko emakume guztiek ahotsa dutela, eta horrek aukera ematen diela beren bizitzari buruz modu seguru eta independentean erabakitzeko eta eskubide- eta aukera-berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko.

Gaurtik aurrera, kanpaina hau zabaltzen hasi da, hainbat adin, jatorri, kondizio edo egoeratako bilbotarrak biltzen dituen irudi baten bidez, guztiak ere emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituak. Kartela hiriko emakume-elkarteetako 20 kideren erretratua da. Elkarte-mugimenduari eta parte-hartze sozialari balioa ematen die, funtsezkoak baitira ahalduntze indibidual eta kolektiborako.

Irudi hori osatzeko, Bilboko hainbat elkartetako emakumeek parte hartu dute, hiriaren aniztasuna erakutsiz: MargotuMujeres Migradas y EmprendedorasMulisolFekoorBagabiltzaSusterra ElkarteaSare Lilak Emakume ElkarteaMujer Siglo XXIEragin y Marián Andrés AchaFundación Zerbikas fundazioaren kolaboratzailea.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako zinegotziak nabarmendu duenez, «oraindik ere emakumeen ahotsa isilarazi nahi duen mundu honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da gure ahotsak indarrez altxatzen jarraitzea.  Izan ere, eraldaketarako tresna bat izaten jarraitzen du. Emakumeen arteko batasuna geldiezina da, gure indarra ahizpatasunean eta elkarlanean oinarritzen delako, eta ondo dakigulako ahaldundutako emakume batek beste batzuk ahalduntzen dituela».

Izan ere, ahalduntze indibiduala eta soziala udalaren estrategia eta helburua da, eta hainbat lan-ildo eta programa daude emakumeek beren aniztasunean duten posizio soziala indartzeko.

Kartel nagusian QR kode bat ere badago, MIHI MOREA izenburupean, herritarrei gonbidapena egiten diena egun honetarako ondutako Mihi Morea/Lengua Morada abestia entzutera.   Amaia Santamaríak eta Loida Martínezek sortu eta egokitu dute konposizio hori, Ajala Naciaren eta La Hija del Nopalen kolaborazioarekin. Leire Bilbao Barroetabeña poetak idatzitako izen bereko olerkian oinarritzen da. Bertso haiek iaz aurkeztu ziren, martxoaren 8a zela-eta. Abestia esteka honetan entzun daiteke.

Bilboko Udalak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, berdintasunaren aldeko jarrera aktiboa izatera gonbidatzen ditu herritarrak. Helburu horrekin, kanpaina berri hau hainbat euskarri fisikotan zabalduko da, hala nola hiri-altzarietan, udal-egoitzetako pantaila digitaletan eta www.bilbao.eus webgunean, bai eta Udalak sare sozialetan dituen kontuetan ere: BILBAO BERDINTASUNA – FacebookX e Instagram – y BILBAO UDALA – FacebookX e Instagram -.

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN ADIERAZPENA

Martxoaren 6an Emakumeen Nazioarteko Egunerako Adierazpena irakurriko da udaletxean, 10:30ean. Juan Mari Aburto alkatea izango da ekitaldi instituzionalaren buru, eta berarekin izango dira Itziar Urtasun Berdintasuneko eta Jaietako zinegotzia, Udalbatzako zenbait kide, udal sailetan berdintasuna bultzatzen duten profesionalak, eta uriko emakumeen elkarteen ordezkariak.