Nafarroako Gobernuak 270.000 euroko gastua baimendu du 2025ean larrialdi humanitarioko laguntzak emateko

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari 2025ean larrialdi humanitarioko egoeretan berehalako erantzuna emateko esku-hartzeetarako dirulaguntza tramitatzeko baimena emateko. Helburua da 270.000 euroko laguntza-funts bat izatea, horrelako esku-hartzeetan espezializatutako gobernuz kanpoko erakundeek egin ditzaketen eskaerei erantzuteko. Dirulaguntza horiek banakako ebaluazio-erregimenean ematen dira, eta horrek aukera ematen du azkar eta behar bezalako gardentasunez izapidetzeko, larrialdiari gertatzen denean erantzuteko.