Beste urte batez, Gazteria Zerbitzuak Barakaldoko 12 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduera-programa oso bat egingo du Aste Santuko eskola-oporretan. Ordenagailuak edo 3D inprimaketak eraikitzea, paintball, karts, Glasspainting tailerrak, gofreak, eskumuturrekoak eta irteerak Nafarroako Irisarri Land abentura parkera edo Zero Latency aisialdi eta teknologia zentrora, besteak beste. «Hogeita hamar proposamen baino gehiago ditugu gazteek Aste Santuko oporraldi honetaz gozatu ahal izan dezaten lagunekin denbora eta espazioak partekatuz», adierazi du Jonathan Martin Gazteria zinegotziak.
Giltzarriko zerbitzuak, 12tik 18ra, Udaberriko Gunea izenekoak, jarduera irekiak, prestakuntza-jardunaldiak, txangoak eta irteerak biltzen ditu. Hau da programa:
- Apirilaren 14tik 16ra. Jardunaldi teknologikoak. PC ETA 3D BUILDING. Bi jardunaldi horietan, neska-mutilek ordenagailu bat eta 3DC inprimagailu bat eraiki ahal izango dituzte, STEAM gaitasun teknologikoak garatuz. Lekua: Barakaldoko Topaleku. Ordutegia: 11:00etatik-13: 00etara. Prezioa: doan.
- Apirilak 15: PAINTBALL (2010-2012 bitartean jaiotako neska-mutilentzat) eta AIRSOFT (2007-2009 bitartean jaiotako neska-mutilentzat). Larrabetzun. Ordutegia: 9: 00etatik-14:30era. Prezioa: 11,52 €
- Apirilak 23: IRRISARRI LANDERA IRTEERA (Igantzi, Nafarroa). Abentura parkea eta tirolinak. 2007 eta 2012 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat. Ordutegia: 07:45etik-21: 15era. Prezioa: 11,52 €.
- Apirilak 24: KARTS ZIRKUITURA IRTEERA (Ociokarts, Güeñes). 2007 eta 2012 artean jaiotakoentzat. Ordutegia: 10:30etik-14: 30era. Prezioa: 11,52 €.
Aurreinskripzioak modu digitalean egin daitezke, www.barakaldo.eus udalaren egoitza elektronikoaren bidez, eta aurrez aurre Barakaldo Erdiguneko eta Gurutzetako topalekuetan, martxoaren 17tik 28ra bitartean. Jarduera horietan guztietan ahalik eta nerabe gehienek parte har dezaten laguntzeko, zozketa bidez esleituko dira plazak jarduera-kategoria horretan, apirilaren 2an.
TAILERRAK ETA JARDUERAK TOPALEKUETAN
Eskolako oporretan (jaiegunetan izan ezik) dinamizazio-jardueren programa oso bat eskainiko da topalekuetan. Hala, arratsaldero, 17:30etik 20:00etara, tailerrak, lehiaketak eta jarduerak egingo dira Barakaldoko nerabeentzat, doan.
- Jarduera egitaraua Barakaldoko erdigunean
(CIS, Los Hermanos parkea, 3. solairua)- Apirilak 14: Gofres tailerra. 17:30ean
- Apirilak 15: Eskumuturrekoen tailerra. 17:00etan
- Apirilak 16: Hamma tailerra. 17:30ean
- Apirilak 22: Futbolin Txapelketa. 17:30ean
- Apirilak 23: Liburuaren eguna: orri-markatzaileen tailerra eta Liburuen lagun ikusezina. 17:30ean
- Apirilak 24: Gymkhana musikala. 17:30ean
- Apirilak 25: Margotu zure kikara tailerra. 17:30ean
- Jarduera egitaraua Gurutzetako topalekuan(Gurutzetako Gizarte Etxea, Balejo kalea, 4)
- Apirilak 14: Margotu zure loreontzia. 17:30ean
- Apirilak 15: Mandalas. 17:30ean
- Apirilak 16: «Zer dago kutxan?» jolasa. 17:30ean
- Apirilak 22: «Asmatu bandera» jokoa. 17:30ean
- Apirilak 23: Liburuaren eguna: orri-markatzaileen tailerra eta Liburuen lagun ikusezina. 17:30ean
- Apirilak 24: Mahai-jokoen eguna. 17:30ean
- Apirilak 25: Gofre-tailerra. 17:30ean
Jarduera horietarako izen-ematea aurrez aurre egingo da Gurutzetako Topalekuan eta Barakaldoko Zentroan (Gurutzetako Zentro zibikoan eta CIS, Los Hermanos parkea). Ordutegia: 17:00etatik-20: 00etara) edo telefonoz zenbaki hauetan:
94 478 9597 (10:00etatik-14: 00etara)
94 478 9641 (17:00etatik-20: 00etara)
Plazak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira, lekua bete arte.
35 Urte Arteko Gazteentzako Aisialdiko Jardueren Programa
18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat Baraka-Gaua programa diseinatu da, Gazte Bulegoan (San Juan kalea 17), 18:30etik 20:30era. Programak hainbat prestakuntza- eta aisialdi-tailer berritzaile eta doako biltzen ditu, gazteen intereseko hainbat arlori erantzuten dietenak. Tailerrak doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da ohiko kanalen bidez.
- Baraka – Gaua programako tailerrak
- Apirilak 14: Ogia dastatzeko tailerra (euskaraz)
- Apirilak 15: Pasta freskoa sortzeko tailerra (euskaraz)
- Apirilak 16: Idazketa sortzailearen tailerra (euskaraz)
- Apirilak 22: Dekorazio-kandelen tailerra.
- Apirilak 23: Lettering tailerra (euskaraz)
- Apirilak 24: Tailerra eta bonboien dastaketa komentatua.
- Apirilak 25: Neon pintura-tailerra.
Tailer horiek osatzeko, apirilaren 26an Zero Latency aisialdi eta teknologia zentrora irteera bat egingo da. Bertan, gazteek errealitate birtualeko jolas dibertigarri bat izango dute taldean, ordu erdiko hiru txandatan. Ordutegia: 11:00etatik 12:30era. Prezioa: 11,52 €.
Jarduera horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Gazte Bulegoaren ohiko kanaletan: bulegoan bertan, posta elektronikoz (gaztebulegoa@barakaldo.eus), telefonoz (94 4789596) edo Whatsapp bidez (688 639 935).