Martxoak 26, bilera Emakumeen Etxean proposamenak elkarlanean osatzeko
Proposamenak jasotzeko lehen fasea apirilaren 6an amaituko da: egun horretara arte, hiriarekin lotura duten 16 urtetik gorako pertsonek (bizilekua, lana, aisialdia, ikasketak…) edo udal-erregistroan izena emanda dauden elkarteek modu telematikoan udal webguneko formulario baten bidez egin ditzakete proposamenak.
Herritarren Partaidetza Zerbitzuak herritarrei irekitako hainbat bilera antolatu ditu hiriko hainbat gunetan prozesu horren berri emateko eta proposamenen sorkuntza komunitarioa errazteko.
Berdintasun Sailarekin lankidetzan eta Donostiako Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Planaren ekintzen baitan, berariazko bilera bat deitu da proposamenak genero-ikuspegitik lantzeko.
- Saio irekia martxoaren 26an izango da, 18:30ean, Emakumeen Etxean, Okendo kaleko 9an.Proposamenek, besteak beste, udal-eskumenekoak izan behar dute, ez dute kontraesanik izan behar udal-politika orokorrekin, interes orokorrekoak izan behar dute, eta ez dute iritzia eman behar inbertsioa ekarriko duen proiektu bat proposatzeko. Proposamen bakoitzaren kostua gehienez 400.000 €-koa izan beharko du.
Prozesuaren faseak
Proposamenak jasotzeko fasea amaitutakoan martxan jarriko dira hurrengo faseak: Udalak proposamenak aztertuko ditu, denei erantzuna emango die eta ezarritako irizpideak betetzen dituztenen artean donostiarrek bozka bidez hurrengo bi urteetako aurrekontuetan sartuko diren proposamenak lehenetsiko dituzte.
- Herritarren proposamenak: martxoaren 10etik apirilaren 6ra
- Udalean Proposamenak aztertzea: apiriletik irailera
- Proposamenak argitaratzea: irailaren 29tik urriaren 5era
- Proposamenen bozketa: urriaren 13tik 26ra
- Proposamen bozkatuenen argitalpena: urriaren 27tik aurrera