Donostiako Belodromoko estalkia osorik eraberritzeko lanak amaitu dira

0

Obrak 1.188.000 €-ko inbertsioa ekarri du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena izan du.

Aste honetan amaitu dira Antonio Elorza Belodromoaren estalkian egiten ari ziren lanak. “Anbizio handiko proiektu bat izan da, eraberritze integralerako, ur-iragazketak desagerraraziko dituena eta instalazioaren energia-eraginkortasuna hobetuko duena”, esan du Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotzi Iñaki Gabarainek .

Lanek lau hilabete eta erdiko iraupena izan dute, eta estalkian zeuden PVC xaflen bi geruzak kendu eta TPO izeneko geruza iragazgaitz bat jarri dute, 20 urteko bermearekin. Geruza horren azpian 6 cm-ko isolatzaile termiko bat instalatu da. Obrak 1.188.000 €-ko inbertsioa ekarri du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena izan du.

Obraren konplexutasun teknikoa gorabehera, 14.000 m2-ko azalerarekin, instalazioaren ohiko kirol jarduera ez da eten, salbuespen puntual batzuekin, eguraldi txarraren eta obraren fase zailenen ondorioz.

Zentzu horretan, atletismo eta txirrindularitza federazioekin jarduera protokolo bat adostu zen obra horiek ohiko entrenamendu eta lehiaketekin bateragarri egin ahal izateko, nahiz eta txirrindularitza jardueretan eragin handiagoa izan ziren obraren lehen hilabeteetan. Aitzitik, aparteko eragozpenik gabe egin ziren Gipuzkoako eta Euskadiko ohiko atletismo txapelketak.

Hori izan da Anoetako Kirol Hiriko instalazioak hobetzeko jarduera nagusietako bat. Donostia Kirolaren helburu estrategikoa da, eta hilabete gutxi barru jarraituko du Miniestadioa berritzen, besteak beste.