Nafarroako Gobernuak laguntzen hiru deialdiren epea ireki du toki-mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko

0
oplus_1048578

Nafarroako Gobernuak hilabete honetan irekiko du diru-laguntzen hiru deialditan aurkezteko epea, 2025ean toki-mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko. Helburua da berdintasun-ekintzak sustatzea eta arlo horretan espezializatutako teknikariak kontratatzen, finkatzen edo mantentzen laguntzea toki-erakundeetan eta tokiko ekintza-taldeetan; izan ere, herritarrengandik hurbil dauden egituratzat hartzen dira horiek, eta gaitasun handia dute berdintasun handiagoko gizartea lortzen laguntzeko.