Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 2.100.000 euroko laguntzak eman ditu trantsizio energetikoaren arloan, Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Lehen emakida horretan, Nafarroako hainbat herritan efizientzia energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko 135 jarduketa diruz lagunduko dira.