Nafarroako Foru Erkidegoak eta Estatuko administrazioek Nafarroak trafikoaren eskumen osoa berreskuratzeko akordioa sinatu dute gaur Madrilen. Akordio hori laster onartuko du Ministroen Batzordeak, ondoren Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzeko. Horrela, Foru Erkidegoak esklusiboki bere gain hartu ahal izango ditu errepideen zaintza eta kontrol lanak, bai eta isunen kudeaketa ere.