Euskal Poliziak abiadura kontrolak indartuko ditu Euskadiko bide-sarean

0
  • Zaintza-lana areagotzeko kanpaina berria egingo du aste honetan, apirilaren 7tik 13ra
  • 2024an, trafiko-istripuetan hildakoen % 32 abiadura desegokiagatik izan zen, faktore nagusi gisa

Euskal Poliziak Euskadiko errepideetako abiadura-kontrola indartuko du apirilaren 7tik 13ra, egingo den kanpainarekin. Operatibo hori 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte da. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko bide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen % 32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen istripuetan hil ziren.

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.