Nafarroako Gobernuak ikerketa bat hasi du Elizak immatrikulatutako herri-ondasunei buruz

0
IRATI AIZPURUA

Nafarroako Gobernua, Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Eliza katolikoak landa-lurzoruan immatrikulatutako herri-ondasunen gaineko ikerketa bultzatzen ari da, eta dagoeneko hasi da ikertzen. Horretarako, toki-entitateek berreskuratzeko eska ditzaketen lursailen lehen zerrenda egin du.